Hilabete barru, ikasturte berezi honi amaiera emango dion azterketa daukagu, selektibitatea.

Aurtengo hautaprobak, bizi dugun egoera dela medio, atzeratu egin dira eta malguagoak izango dira baita ere. A eta B ereduen artean konbinaketak egitea posiblea izango da. Lehenengo deialdiari, uztailaren 6an emango zaio hasiera eta ezohikoari, uztailaren 20an.

MATEMATIKA, FISIKA ETA KIMIKA PRESTATZEKO KLASE PRESENTZIALAK

Tik akademian hautaproben prestaketarekin hastera goaz.

Lehenik, ikasgai bakoitzean sartzen den materiaren errepasoa egingo dugu, gaika antolatua. Ondoren, mota bakoitzaren ebazpenak berrikusiko ditugu eta azkenik, ikasgaia menperatua dagoenean, azterketa ereduak egingo ditugu gaiak nahastuz.

Prestakuntza modu presentzialean emango dugu. Maiatzaren 25ean, segurtasun neurri guztiak ezarriz, gure bi zentruetan hasi genituen klase presentzialei jarraipena emanez.

Nahi izanez gero, klaseak online jasotzeko aukera ere badago.