Irailaren 21ean, Tik akademaian, Ikasturteari hasiera emango diogu.
Ikasketa prozesuan, ikasleak protagonistak izan daitezen eta hauen ikasketa autonomoa, kolaboratiboa eta dinamikoagoa izateko, zerbitzu berriak eskeintzen ditugu.
Ikasleen progresuaren kontrol handiagoa izateko, Coworking deituriko zerbitzua daukagu. Bertan, gure klaseetan azaldutakoa barneratu dela ziurtatzeko, guk prestatutako ariketak eta materialak landuko dituzte indibidualki edota taldeka. Horretarako, akademiako eskemak, ebatzitako ariketa adibideak eta guk grabaturiko bideotutorialak izango dituzte eskuragarri. Modu honetan, ikasleek ikasgaia eguneratuta eramaten dutela ziurtatuko dugu eta behar diren gauzei birpasoa emango diegu. Gainera, ebaluaketa aurrera doan heinean, kontzeptu guztien errepasoa egin dezakete, beraien kabuz bideoak ikusiz.
Gure bideo bat uzten dizuegu, kimika organikoa lantzen ari zareten guztiei, hasierako azalpen batzuk emanez.
Animo ikasturte hasierarekin!!!